Páginas

miércoles, 22 de febrero de 2012

Hezkuntza neutrala

POSIBLE AL DA HEZKUNTZA NEUTRALA?

Asko hitz egiten da gaur egun gai honi buruz. Nire ustez, irakasle bat guztiz neutrala izatea oso oso zaila da, gainera, irakasle batek ez du zertan neutrala izan behar. Irakasleek, ikasleek bezala, beraien iritziak azaldu ditzakete, ikaslearengan eragina izan gabe, noski. Baina posible al da hori? Ezinezkoa dela ez dut esango, baina oso zaila dela bai.

Klasean sortzen diren debateak asko izaten dira. Irakasle askok hauetan parte hartzen dute, baina hori baino egokiagoa izango litzateke debate hauek bideratzea. Hau da, bere iritzia eman beharrean, gai baten inguruan dauden ideia desberdinak azaldu beharko lituzke irakasleak. Zoritxarrez, klase askotan ez da horrelakorik ematen. Ikasle batek bere iritzia ematen du eta irakasleari ez bazaio gustatzen, akabo. Ikasleak, libre izan behar dira beraien iritziak ematen, betiere errespetuarekin bada. Gauza desberdina da, irakasleari gustatzea edo ez. Baina ez al gara gure iritziak emateko aske? Irakasle batzuekin, badirudi ezetz. Irakasle hauek beraien iritziak ematen dituzte, ikasleena entzun beharrean. Nire ustetan, hainbeste hitz egin beharrean, ikasleei beraien pentsatzeko modua eta iritziak eraikitzen lagundu behar die.

No hay comentarios:

Publicar un comentario