Gai honi buruzko hausnarketarekin hasi baino lehen, beharrezkoa iruditzen zait bi hitz hauen definizioa ematea.
Hezkuntza formala, hezkuntza zentro batek esakintzen duen ikaskuntza mota da eta ziurtagiri batekin bukatzen da. Adibidez, d.b.h edo batxillergoko titulua, etab.
Hezkuntza ez formala, derrigorrezkoa ez den hezkuntza mota da eta kasu honetan, ikasleek ez dute ziurtagiririk jasotzen. Adibidez, klasez kanpoko jarduerak, aisialdia,etab.
Nik zazpi urte daramatzat hezkuntza ez formalean lanean eta oso gustura egiten dudan zerbait da. Saioak ilusio ikaragarriarekin prestatzen ditut eta umeek ondo pasatzen dutela ikustean, oso pozik jartzen naiz. Hala ere, arazo batzuk ere badaude. Guraso askok, beraien seme-alabak okupatuta mantentzearren, edozein klasez kanpoko jardueran apuntatzen dituzte. Ez dute kontuan hartzen umeak hori nahi duen, hala irakaslea ona den. Berdin zaie! Beraiek denbora gehiago nahi dute, beraz, umea okupatuta izan behar dute.
Orain musika eskola pribatu batean lan egiten dut eta esan beharra daukat guraso batzuekin gauzak aurrera eramatea oso zaila dela. Beraien seme-alabei buruz hitz egiten dugunean, pertsona desberdinak direla dirudi. Hau da, errealitate desberdinak bizi ditugu. Beraientzat, seme-alaba ezinhobea, azkarra, txintxoa, langilea... eta niretzat, klasean, alferra, interes gutxikoa... Guraso hauek dituzten umeekin ezinezkoa da lan on bat egitea. Dena justifikatzen bait die beraien seme-alabei. Beraz, zaila, oso zaila! Dena den, nik, lehen esan bezala, hezkuntza ez formaleko eremuan egiten dut lan, baina hau berdina izaten da hezkuntza formalean edo hezkuntza ez formalean. Ez al zaizue horrela iruditzen?
Bietako bat aukeratu beharko banuke, hezkuntza formala izango litzateke. 7 urtez egon naiz hezkuntza ez formalean lanean eta ezagutzen dut mundu hori. Beraz, hezkuntza formaleko mundua ezagutzeko txanda da orain. Eta zuek, zer aukeratuko zenukete?
Hemen duzue urtero bezala kurtso bukaeran egiten dudan musikako emanaldia. Argazkia 2008 urtekoa da eta urte horretan eskolako patioan txaranga moduko zerbait prestatzea erabaki nuen.
Ongi izan eta asteburu bikaina pasa!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario