Páginas

domingo, 26 de febrero de 2012

Kultura, gizarteratzea eta hezkuntza

Haur hezkuntzako klaseetan, askotan entzuten diren hitzak dira kultura, gizarteratzea eta hezkuntza. Beraz, beharrezkoa egiten zait hauen definizio bat ematea.

Hezkuntza: Garapena bilatzen duen sozializazio prozesua da, jaiotzen garenetik hil arte ematen dena. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua dela esan dezakegu ere. Hezkuntzak balore batzuk trasmititzen dizkigu.
Hitz hau entzuten dugunean, gehienetan, eskolarekin lotzen dugu. Baina esan beharra dago, hezkuntza edozein lekutan ematen dela. Kalean, etxean, eskolan...

Kultura: Kultura kontzeptu zabala dela esan dezaket. Hitz honek, pertsonaren arabera definizio bat baino gehiago izan dezake. Nire ustez, kultura, gizarte bat karakterizatzen duen egitura sozial eta erlijiosoa da. Hor barruan, hizkuntza, ohiturak, festakizunak eta abar sartzen dira. Kulturak gizakiari hazten laguntzen dio, bere nortasun propioa garatuz.

Gizarteratzea: Gizarte bateko partaide gareneko prozesua da. Kultura barneratzen dugunean ematen da gizarteratzea.


Hiru hitz hauei orden bat ematea zaila egiten zait, hezkuntza gabe ez dagoelako kultura ezta gizarteratzea ere. Baina nire iritziz, orden egokiena, hezkuntza, kultura eta gizarteratzea izango litzateke. Hezkuntza, jaiotzen garenetik ematen da eta horren ondoren datoz kultura eta gizarteratzea. Egia da, jaiotzen garenean, kultura baten barnean jaiotzen garela, baina kultura hori barneratzeko beharrezkoa da hezkuntza. Hau da, gure gurasoek ematen diguten hasierako hezkuntza. Nire ustetan, hori eman ondoren barneratzen dugu kultura eta kultura barneratu ondoren gizarteratzen garela esan daiteke.



1 comentario:

  1. Aupa Eli, zure paper-zorroa ez dago ikusgai, jarriko duzu ondo segimendua egin ahal izateko? Milesker!!

    ResponderEliminar