Páginas

jueves, 19 de abril de 2012

Galdetzen al diezue zuen gurasoei ze hezkuntza mota jaso zuten?

Hobe izango da ez galdetzea... Jaja! Nire amarekin asko hitz egin izan dut gai honen inguruan eta hezkuntzak izugarrizko aldaketak jasan ditu. Lehen ematen zen hezkuntza, autoritarismoan oinarriturikoa zen. Zigorrak erabiltzen zituzten eta zerbait oker egiten zenuenean, nesken kasuan, erregela batekin behatz puntetan jotzen zizuten. Nire ama oso txintxoa zen eta hala eta guztiz ere, gogoratzen da behin baino gehiagotan horrela egiten ziotela. Nahikoa zen erantzun oker bat ematea behatz puntetan erregelarekin jotzeko edo zaplasteko bat emateko. Gaur egun harrigarria iruditzen zaigu, baina ez dira hainbeste urte pasa... 30/40 urte inguru.

Gaur, gauzak beste modu batera egiten diren arren, hobetu beharra daukagu. Zergatik ikasi behar dugu adibidez liburuko historia? Hori liburuan dago eta irakur dezakegu. Nire ustez, irakasle askok egiten dutena, oso ASPERGARRIA da!!! Agian ez dakite beste moduan egiten, baina oso aspergarri egiten dute. Liburuan dagoena irakurri besterik ez. Klaseak askoz ere dibertigarriagoak egin daitezke. Baina liburuan datorrena irakurtzea, nire ustez, denbora galtze hutsa da. Ez al zaizue iruditzen? Hori egin beharrean, musika, edo plastika ikasgaietako ordu gehiago eman ditzakegu. Baina ez! Garrantzi gehiago dute historiak edo matematikak edo hori da beraiek esaten dutena.


Nire ustez, plastika eta musika ikasgaiek garrantzi handia dute. Hauek, gure emozio eta sentipenak trasmititzeko aukera ezinhobeak izan daitezke. Ikasgai hauetan nahi duguna egiteko libre gara eta hori da gaur egungo hezkuntzan falta zaiguna. Matematika, historia, ingelesa, natur-zientziak ikasi behar ditugu liburuan etortzen diren bezala. Baina plastika eta musikan gu gara sortzaileak. Ez al da hori ikaragarria? Niri behintzat, hala iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario